Aurreko astean Irailaren 21ean Kukutza desalojatu dute, Bilboko Errekalde auzoan. Desalojoaren agindua iritsia zen jadanik, zenbait aste lehenago. Orduan goizeko bostak hogei gutxitan iritsi zen polizia, tanketaz eta gruaz horniturik. Jendeari abisu emateko sirena jotzen hasi zenean, bertaratu ziren auzokideak, lapikoekin eta txifluekin soinua ateratzearren. Lehioetatik gauzak botatzen zieten poliziei. Jende ugari gerturatu zen Kukutzara; poliziak berehala erantzun zuen, makilka eta piperra botatzen duten esprayekin. Ez zen hori nahikoa izan, gomazko pelotekin tiro egin zuten jendearen kontra. Zauriak ugari izan dira, poliziak gertutik buru altueran tiro egiten bait zuen.

Halaz eta guztiz ere jendeak ez zuen amore eman eta poliziaren berebilen kontra jarraitu zuten, harrika egta botilaka.
Desalojoan bortizkeria haundiz aritu zen polizia. Lehenengo bi solairuak desalojatu zituztenean, zai zituzten goiko solairuetan etxearen babesean borrokatzen ari zirenak.
Polizia saiatu zen kanpoan ezarritako igogailu-plataforma baten bidez lehioetara heltzen. Hurbiltzerakoan burdinekin mehatxatu egiten zituzten barrukoek, ausartu ez daitezen.

Akatsezko saio honen ondoren eta jendea kalean akatsa txalotzen ari zen bitartean hartu zuen ertzaintzak beste bide bat, erokeria hutsa dirudiena. Leherketa baten bidez lortu zuten goiko solairuetara iristea. Beraiek kontrolpeko leherketa deritzoten hori gertatzen ari zen bitartean Kukutzako biztanleak eraikuntzaren barruan ziren. Argi dago, zein arinkeriarekin jokatu zuen poliziak, gizakien bizitzak arriskuan jarririk.
Okupatzaileak atxilotu zituzten, jipoiak eta mehatxuak jaso ondoren. Gaur egun kalean dira berriz denak.

Berriz ere laburki Kukutza III.ren historia: 13 urte luze egon zen Bilbon kokaturik den lantegieraikuntza okupatua.
Harrez geroztik garatu da bertan auzo eta kulturgunea, langileen auzoa den Errekaldeko biztanleen bizitzari loturik dagoena.Kukutzan eskeintza itzela da. Antzerkia, akzioartea, haurrentzako programa. Bai eta eskalatzeko paretak, kirolaretoa, eta askoz gehiago. Errekaldeko gizakiek lortu dute urteetan zehar ierarkiarik eta baldintzarik gabeko zentru bat eraikitzea. Autokudaketaren amets bat.

Aita-ama batek idatzitako artikulu baten zita:
„ Kukutzan ez dute gure haurrek kulturaz profitatu, kulturan parte hartu dute. Bertan ikasi dute artelanak egiten, akrobatziak, lagunak egiten, jaiak eta urtebetezeak ospatu dituzte, hara joan dira kalean hotza denean, euria ari duenean.
Bertan lehenengo ilaretan piztu egiten dira begiak Koblakari pailazoei begira, maguak, sugegizakiak eszenatokira igotzen direnean. Lo direnean, fantasia munduekin ari dira ametsetan, gertu direnak, beren auzoan, normalean haurrentzako eskeintza gutxi duen auzo batean, kotxez eza kamioiez beterik den auzoan, zarataz gain den auzoan, guk hainbeste maite dugun auzoa.“

CABISA eraikuntza entrepresak erabaki zuen 2011.ko uztailean eraikuntza botatzea ete bertako orubena etxebizitzak eraikitzea. Kukutzaren desalojoa bada gentrifikazio prozesu orokor baten atal bat. Ikaratzekoa da ikustea estatuak behin eta berriz kapitalismoaren interesak gizakien ametsen gain jartzen duela. Ezer damutu gabe botazen dituzte gizakiak beren bizitzatik. Tristea da estatuak libre pentsatzen saiatzen diren gizakiak erreprimitzen saiatzen ikustea eta hura gai ez izatea, bere kontrolpean ez diren eremu libreak onartzen.

Ez dugu gaur bakarrik Kukutzaren egoeraz hitzegin. Gaur bada ere gure elkartasuna Hamburgoko bi borrokakiderekin.
Aurreko astean gau batean paisanoz zihoazen bi poliziek bortizkeriaz atxilotu zituzten Flo eta Rafi, komisaldegira eramanez. Beraien kontra dagoen leporaketa, zaborkontenedore bati su ematearena da. Interesgarria da emakume batek ikusi zuela, poliziek horiek beraiek eman ziotela sua zaborrontziari. Ertzaintzak kendu zizkien biei beren pasaporteak, gero dokumenturik zirela argudiatuz. Alemaniak embaxadarengana jo behar izan zuten lehenik, biak identifikatu ahal izateko. Ostegunetik aurrera prebentiban dira, estatu espainolean helbiderrik ez dutenez, ihes egiteko arriskua dagoelarik.Flo eta Raffi dira gartzelan diren bakarrak.

Flok, Raffik eta gainontzeko guztiek beren eskubideen alde, eremuen alde eta askatasunaren alde borroka egin dute. Erantzuna eta zigorra errepresioa eta bortizkeria da, estatuaren menpe egon nahi ez dutelako.

Flo eta Rafirekin, eta Bilboko gaiontzeko guziekin elkartasunean gaude. Gaurko kontzentrazio honen bidez bakarrik ez daudela erakutsi nahiu dugu. Bai Kukutza, bai Rote Flora edo Zomia, denok elkarrekin gaude eta elkarrekin borroka egiten dugu geuk dugun bizitza alternatibo baten ideien alde, gaur egungo baldintza errepresiboetatik haratago.

Bizitza alternatibo bat bada guretzat derrigorrezko joerei ihes eta batez ere autokudeaketan bizitzea. Eta bada ere betiko borroka zaharraren eta berriaren alde. Iragenean borrokatutako eremu libreei eutsi, berriak lortu, lehengokoak kentzen dizkigutenean aurrekoan Bilbon gertau zen bezela, guk uste dugun moduan bizi ahal izateko, ezaguna den errepresioaren jipoiak jaso gabe.

Gure erreibindikazioa da Flo eta Rafi aske utz ditzaten eta epaiketa guziak bertan behera utz ditzaten.
Gure erreibindikazioa da okupazioaren onarpena eta legalizazioa.
Kukutza IV. batgen alde gaude.
Desalojatutako eraikuntza baten truke bi gehiago okupatu!
Guk ez dugu askatasuna eskatzen, hartu egiten dugu, gustokoa dugun moduan!

One Struggle, one fight!!

Hanburgon Irailaren 24.ean eginako kontzentrazioan irakurria

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------